Itxi

Memoria historikoa

Iñigo Mendibil eta Rosarito Arando: "Milaka eta milaka dira oraindik desagertuak. Izena jartzea ez da gutxi"

Jone Larrañaga | EITB Media

Zornotzako gerra zibileko hobi komunean lurperatu zuten euren osaba Lorenzo. DNA laginak emanak dituzte eta lurpetik atera dituzten gorpuzkinetako bat harena ote den jakiteko zain daude.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aste honetan entregatu dizkiete Zornotzako gerra zibileko hobiko lehen identifikatuak euren senitartekoei. Beste asko daude, ordea, une horren zain. Arandotarren familia da horietako bat. Arrazolako bere etxean kontatu digu Rosarito Arandok nor zen Lorenzo osaba, nola hil zen Gernikan eta nola ixildu zen geroztik euren etxean Gerra Zibilari buruzko kontakizuna.

Iñigo bilobari gehiago kontatu zizkion aititak bere anaiari buruzkoak eta hari hartatik tiraka osatu dute euren familiako historiako puska hori. Haren gorpuzkinak identifikatu eta hezurrak Elorrio bere jaioterrira eramanda itxi nahiko lukete orain. "Milaka eta milaka dira oraindik desagertuta daudenak. Haiei izena jartzea ez da gutxi. Jakin behar da nor zen nor eta hori transmititu. Hemen zer gertatu zen jakin", esan digu Iñigok.

Audioak (1)