Itxi

Pianista

Iñar Sastre:"Rock bateriarekin hasi, piano ikasketak egin, eta pop kantuen ekoizpenak ere egin ditut"

Ainhoa Urretabizkaia|EITB Media

Musikari eklektikoa da Iñar Sastre eta bere ibilbidean egin dituen proiektu guztiek adierazten dute hori. Hainbat estilotako musikariekin egin du lan, eta horren erakusle dira azken argitalpenak; Xabier Zeberioren "Pause" diskoa eta Arineketan taldearen azken lana.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Familaitik musika zaletasuna jaso ez duen arren, nahi gaztetatik izan du musikarako sena, eta lehen urteak bateria-jotzaile gisa egin zituen. Piano ikasketak ere egin zituen, eta azken horrek ikasketa arautuak egiteko aukera ematen zuela ikusita, Musikenen Goi Mailako ikasketak egin zituen. Parisen osatu zuen bere formakutnza ondoren, eta egun, Musikenen irakaslea da. Bide berean, zenbait musikarirekin elkartu eta hainbat proiektutan ere parte hartzen du.

Audioak (1)