Itxi

Dolua

Heriotza baten osteko bidegurutze administratiboa, malkartsua eta mingarria

Administrazio eta erakundeen tratu txarra salatzen dute etxeko bat galdu ondorengo bide burokratikoa bizitu duten askok. Hainbat tramite ofizioz egitea eta hileta zerbitzu publikoak aldarrikatzen dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Julen Etxegaraik ama hil ostean jaso zuen tratua salatu du. Gurasoek urtetan ordaindutako aseguruak eta hileta zerbitzuek eman zieten zerbitzua maila makabroetara iritsi zen: praxi txarra eta ezkutukeria salatzen ditu berak. Doluarekin eta minarekin negozioa egiten dela salatzen du, minaren gainean eragin ziotela mina. Hileta zerbitzu publikoak eskatu ditu.

Julen Etxegarai bere amaren hiletako gastuen agiria eskuetan dituela

Joseba Aranburuk, hiletaren ondoren hasitako bide burokratiko malkartsuaren berri eman du. 33 urteko emaztea bapatean galdu eta bi seme-alaba txikirekin geratu zen.  Dolu betean ekin behar izan zion tramiteen bidegurutzeari: erakundeetara behin eta berriz joan behar izatea, epeak jartzea, dena erreklamatu behar izatea... minaren gainean oztopoak jartzea dela dio. Tramite asko administrazioak ofizioz egin beharko lituzkeela erreklamatzen du eta eskatzen du, batez ere, enpatia: eskua eman eta "nik lagunduko dizut" esatea.

Joseba Aranburu

Hori bera egin du askotan Miren Goienetxek. Gestoria batean lan egindakoa, askotan egokitu zaio tramite horiek egitea. Zein urrats diren eta nola egin behar diren zehaztu digu berak.

Mirentxu Goienetxe

Audioak (1)