Musika jaialdiak
'Sold out' fenomeoaz Jon Urzelai, Jokin Azpiazu eta Gorka Peñagarikano
Joseba Arratibel | EITB Media
Kultura, musika eta turismoa uztartzen ditu 'Sold out' fenomenoak, horrek basque identitatea sortzen du eta promotoreek hori ikusita, makrofestibal ugari antolatzen dituzte gure inguruan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kontzertuetarako sarrerak nahi eta ezin lortu. Gizarte guztia mobilizatu duen kontzertura joateko nahia, kanpo gelditzearen beldurra, baina sarrerak agortuta, sold out. Hori da, musika jaialdiak kontsumitzeko egungo mundua; kapitalismoa eta kontsumo azkarra.
Jon Urzelai 'Su festak' liburuaren egileak, musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten egitekoa aztertu du. Jokin Azpiazuk, Urzelairen liburua oinarri hartuta, 'Sold out' artikulua argitaratu du Berria egunkarian, eta, Gorka Peñagarikanok Argia aldizkarian makrofestibalen inguruan idatzi du. Hiruak elkartu ditugu fenomenoaz jarduteko.