ZUGARRAMURDI-BOZATE-ERRATZU
Joxepa Zubiri: "Orain kurri ibiliko naiz!"
Jon Artano Izeta | EiTb Media
Hiru hamarkadatik goiti egin ditu talo-erretzen Erratzuko Zubi-punta ostatu sonatuan. Erretiroaren tenorean omenaldi hunkigarria egin zioten. Aste batzuen buruan joan zaizkio bisitan Faktoriakoak. Jubilazioak sortzen dion sentimenduaz, eta bere bizitzaz, aritu da Joxepa Zubiri, Jon Artanorekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zugarramurdiko Dolarekobordan sortu zen, baina hamar urte zituelarik joan zen Bozatera familiarekin, eta han bizi da geroztik. Kontent. Haur zenetik lana beltz egin du Zubirik, eta iritsi zaio erretiroa hartzeko garaia. Lehen eskas zuen denbora izanen du aurrerantzean bere burua gozatzeko. Lantokiko mira izanen du, hala ere: "Erratzuko Zubi Puntan bazen, lanaz gain, giro goxoa, umore ikaragarria, adin guztietako jendea... pena handia emanen dit hori ez izateak... terriblea! terriblea!".