Kargatzen...
Itxi

Hizkuntza Politika

"Etorri berriaren lekuan jartzeko jarrera behar dugu, baina etorri orduko egon behar du euskarak hor"

Jone LArrañaga | EITb Media

Iñaki Arruti Gipuzkoako Hizkuntza Estrategiako zerbitzu buruak bildu dizkigu migrazioa eta euskararen inguruan Udaltop-en marraztu diren etorkizunerako lerroak. Eskala haundiko migrazio mugimendu baten aurrean baldin bagaude, hizkuntzari dagozkion erabakiak hasieratik aurre ikusi behar direla dio.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Euskara ezin da beti gerorako utzi", azpimarratu du Iñaki Arruti Gipuzkoako Hizkuntza Estrategiako zerbitzu buruak, hizkuntza politikak migrazio mugimendu haundien aurrean dituen erronkez galdetuta. Hemendik aurrera hizkuntza politikak etorri berriaren lekuan jartzeko ahalegina egin behar duela uste du, zubi berriak eraiki behar direla etorkinei harrera egiten dieten gizarte langileekin elkarlanean. Baina azpimarratu du, era berean, harrera unean, hasieratik, egon behar duela euskarak. Alde horretik aldarrikatu du hizkuntzaren aldagaia sartu behar dela atzerriko langileak erakartzeko enpresari eta erakundeak egiten ari diren planetan. "Eskala haundiko mugimendu haundi baten aurrean baldin bagaude, munta bereko planak eta erabakiak behar ditugu", adierazi du.

Audioak (1)