ADIMEN ARTIFIZIALA
Ahots klonatuak gai ote dira gu ordezkatzeko? Egin dugu esperimentua!
IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA
Euskal Herriko Unibertsitateko HITZ zentroko Aholab eta Ixa taldeekin elkarlanean esperimentua egin dugu Euskadi Irratiko Faktorian. Entzun Adimen Artifizialak sortutako erreportajea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aholab taldeak hizkuntza prozesamenduan egiten du lan, bereziki ahotsaren sintesian; gure ahotsak hartu eta klonatu egin dituzte. Ixa taldeak hizkuntzaren tratamendu automatikoaren esparruan jarduten du; beraiek garatutako LATXA tresnarekin sortu dugu erreportajearen edukia.
Esperimentu honek balio izan digu Adimen Artifizialaren inguruko hausnarketari oinarria jartzeko. Hitz taldeko Inma Hernaez, Jon Sanchez eta Aitor Soroarekin partekatu ditugu hausnarketa horiek. Garatze bidean den teknologia honen potentziala handian den arren, ez dute ukatzen eztabaida etikoak ere sortzen dituela. Hezkuntzaren garrantzia azpimarratu digute.