Itxi

Bizitzari kantari

Aner Peritz: "Ekainean dauzkat bat-batean saio pila bat, eta ez da kasualitatea"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Zarauztarra da Aner Peritz, eta azken hiru urteetan Gasteizen ari da Euskal Filologia ikasketak burutzen. Bertsolaritzak eraman du lehen planora, eta, duela hilabete Osinalde Saria irabazi du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bertsolaritzara umetan zaletu zen Aner Peritz, eta hainbat Eskolarteko Txapelketetan parte hartutakoa da; Gipuzkoakoa irabazitakoa ere bai. Hortik aurrera Xenpelar, Lizardi eta azkena Osinalde saria irabazi ditu, eta aurten lehen aldiz, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan ari da kantatzen. Elkarrizketa abiatzeko Aissa Intxausti izan dugu aurretik, Gasteizen pisukide izan ziren, eta berak erakutsi digu Peritzen alderik ezezagunena. Abizenaren pisuaz eta bertsolaritzaren zirkuitu eta mugimendu berriez aritu gara.

Audioak (1)