GIZARTE EKONOMIA
Josean Idoeta: "GUREAKek ez ditu lanpostuak sortzen; bizi-proiektuak sortzen ditu. Eta 6.000 gara"
Jon Artano Izeta
Ander semearen jaiotzak bizitza errotik aldatu zion Idoetari; "hobera aldatu zigun egunerokoa". Orduan sartu zen ATZEGIn eta gaur egun ATZEGIko eta GUREAKeko presidentea da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Leondik (Espainia) Mexikora, handik Danimarkara, eta Danimarkatik Donostiara eta Azpeitira joan-etorrian dabil azken hilabeteetan Josean Idoate Madariaga. Mende laurden barrena darama ATZEGIn buru-belarri. GUREAKen ere urte asko daramatza. Iaz 256 milioi euroko fakturazioa izan zeun enpresa talde horrek. Idoatek, baina, zifratara errenditu ezin den aberastasuna azpimarratu du elkarrizketan.