Itxi

ILUNEKOAK ARGITARA

"Barrenak buelta eman zigun leize-zuloa zaborrez leporaino ikustean"

jon Artano | EITb Media

Lurpea Garbi taldea sortu dute Tolosaldean, kobazulo eta haitzarte asko zabortegi bihurtuta ditugula ohartarazteko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Txorien txorrotxioak eta udaberriko hostajeak ezkutatuta dago koba, Urkizu auzotik gertu antxean. Inguruko parajeen edertasunarekin bortitza da kontrastea: bateriak, plastikozko zakukadak auskalo zerez beteak, etxetresnak, xiringak, beira zatiak eta pertza zaharrak, eraikuntza hondarrak, gurpilak, animalia hezurrak... tonaka zabor, harri eta enbor artean, lokatzak enpastatuta, Txorrote leizezuloaren ahoa itoz. Uxue Lasa eta Eneko Agirre gidari dituztela, Albizturko Txorroten eta Salubietako iturburuan izan da Faktoria magazina.

Audioak (1)