GIZARTE EKONOMIA
Juan Garibi: "Beste modu baten sentitzen duten pertsonentzako banka egiten dugu FIAREn"
Jon Artano | EITb Media
Garapen eta estrategia arduraduna da Juan Garibi Soga bilbotara, FIARE bankuan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hasteko, banketxeez kalean dagoen mesfidantzaz hausnartu du Juan Garibik "Faktoria"n. Gero, baina, barrenetik ezagutzen duen banka etikoaren ezaugarriez aritu da nagusiki. Azken urteotan izan duten hazkundea gora-behera, gizartearen zati oso handi batentzat ezezagunak dira FIAREen moduko proiektuak. Hala ere baikorra da Garibi.