Itxi

Familia ereduak

Gurasokidetasuna: Harreman afektiborik gabe haur bat edukitzeko loturak hazten ari dira gurean

jONE lARRAÑAGA | eitb mEDIA

Agentziek negozioa ikusi dute hor eta haurraren jaiotza eta hezkuntzari buruzko akordioak eskaintzen ari dira. Itziar Alkorta bioetikariak eta Borja Muñoz Arrastia sexologoak Espainiako Etika Batzordearen kontra egin dute, nahastu egin dituelako negozioa eta familia eredu berriei buruzko gogoeta.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gurasokidetasuna. Haurrak hezteko bi gurasoek hartzen dituzten ardurak parez pare hatzea. Adiera horretaz erabili izan da. Baina erabiltzen da, baita ere, haurrak izateko (eta soilik haurrak izateko) elkartzen diren pertsonen loturak izendatzeko ere. Harreman sexualik edo afektiborik gabe umeak izateko elkartu diren gurasoez ari gara. Bikote izan ez baina haurrak izateko elkartzen diren pertsonez: Izan LGTBIQ+ kolektibokoak, izan heterosexualak diren lagunak, adibidez.

Errealitate hori bada gure artean eta, itxuraz, hazten ari da gainera. Hala jasotzen du Espainiako Eitka Batzordeak osatu duen txostenak. "Coparentalidad" deitzen dio gazteleraz eta guraso izateko pertsonek hitzartzen dituzten akordioei buruzko jarraibide etiko eta juridikoak eman berri ditu.

Txosten hori interes haundiz jarraitu dute Itziar Alkortak eta Borja Muñoz Arrastiak. Muñoz psikologo eta sexologoa da, denbora elkarteko sortzailea etata familia eredu berriei buruzko ikertzailea ere bai. Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide irakasle eta Bioetikan aditua da, berriz, Itziar Alkorta. Biek kritikatu dute etika batzordeak egindako txostena, batez ere, lotu egin dituelako bitartekaritza eskaintzen ari diren ajentzien negozioa eta familia eredu berriei buruzko sakoneko gogoeta. Bien arabera oso beharrezkoa da familia definizioari eta zuzenbideari buruzko gogoeta sakona egitea. Eta premiazko da, era berean, errealitate berri horretan dirua egiteko aukera ikusi duten enpresak geldiaraztea.

Audioak (1)