Herri kiroletan esatariak
"Gustura aritzen gara herri kirolen jarraipena ematen"
JOSEBA ARRATIBEL LADRON | EITB MEDIA
Plazaz plaza aritzen dira Marije Ituarte, Luis Mari Bengoa eta Joxe Angel Sarasola herri kirolen inguruko jarraipena egiten. Hizpide izan ditugu herri kirolen bilakaera, crosfit mundua, apustuak eta errelebo falta, besteak beste.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Herri kiroletan ibiliak dira hirurak, baina egun horien jarraipena egiten dute mikrofonoa eskutan dutela. Irratietan ere egiten dituzte herri kirolen inguruko kronikak. Bakoitza bere modalitatean aritu den arren, den-denak ezagutu behar dituzte jarraipena egin eta ahotsa jartzeko.
Plazari bizia ematen diotenak dira, "herri kirolen mundua asko aldatu da, egun crosfit boladatik asko etortzen dira eta ikuslegoa ere asko aldatu da". Herri kirolarien erreleboa edo harrobia ikusten dutela adierazi dute, ez ordea esatarien erreleboa.