Itxi

BERTSOLARITZA

Pako Aristi: "Uztapidek bere garaiari kantatu zion; Xalbadorrek, aldiz, etorkizunari"

jon Artano Izeta | EITb Media

"Uztapide eta Xalbador, bi adiskide mugaz gaindi" liburua ondu du Aristik, Zestoako eta Urepelgo bertsolarien biografiak txirikordatuz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Batak jendeari begietara begiratuz kantatzen zuen, besteak begiak itxita. Batak errealitateari kantatzen zion, jolasti; besteak filosofiarako joera zuen, "poeta" zen. Elkar maite zuten bi adiskide. Beren biografian izandako kointzidentzia harrigarriak, desberdintasunak, eta elkarrekin bizitako bizipen gordinak bildu ditu Urrestilako idazleak. Gure herriaren XX. mendeko errepasoa, eta bertsolaritzaren historiaren gainbegiratua ere badago ikerketan, txapelketa nagusietako fokupean gertatuak -1967ko finala barne- eta fokutik kanpoan jazotakoak. Ezagunak diren gertakarien izurretan godetako kontuak eta inork gutxik zekizkien pasarteak josi ditu Zestoan bizi den idazleak. Zestoa eta Urepelgo herriko etxeen enkarguz egin du lana. 

Audioak (1)