Itxi

BENTATIK NATOR BENTARA NOA

"Ogirik eta arnorik ez den lekuan, ez da amodiorik"

Jon Artano | EITb Media

Ostatu berri bat zabaldu dute Senperen. Lehendik likoreak eta sagarnoa ekoizten zuten guneari erantsi diote ostatua eta saltokia. Euskaldunen bilgune izan dadin nahi dute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Jan-edana eta zuzeneko musika eskainiko dute Sanokin. Beren filosofia hormetan tindatu leloek laburbiltzen dute, lan horretan aritu dira Asisko, Malmo eta Andrea. Hainbat mezu daude paretetan idatziak, tartean Axularren egia berdadero hau: "Ogirik eta arnorik ez den lekuan, ez da amodiorik".

Ben eta Camille Fourt-Arteaga bikiek eta Marilou Lapeyradek erakutsi diete lekua Faktoria magazinekoei.

Audioak (1)