PILOTA
Irribarria eta Artola pilotariak kantxatik kanpo
Joseba Arratibel Ladron | EITB Media
Pilotalekuak utzi eta oholtzera igotzen hasi dira pilotariak: Irribarria panderoan, anaia Ekhi aldamenean duela, eta Artola aktore, Intxurre antzerki tailerrarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Esku pilota jokalariak dira Iker Irribarria eta Iñaki Artola, baina aldi berean, takoak kendu eta eskuak fintzen dituzte oholtza gainean.
Irribarriak duela urtebete utzi zuen goi mailako pilota, orain denbora gehiagorekin, mahai bueltan panderoa jotzen du Ekhi anaiarekin batera. Ekhi anaiak trikitia jotzen du eta elkarrekin Trikibarria anaiak bikote musikala osatzen dute, Osinberede bertso saioan elkarrekin aritu ziren giroa jartzen. "Txiki-txikitatik izan dut zaletasuna trikiti munduan, beti amets izan dut musika instrumentu bat jotzea eta panderoari heldu nion".
Artola musika zaletua ere bada bai, baina oholtzara antzeztera igotzen da, Intxurre antzerki tailerrarekin 'Jo ezak berriro Sam' antzezlanean parte hartzen du Allanen papera antzezten du: "oso saltseroa naiz, eta Alegin aukera hori dugu, batean ez bada bestean parte hartzeko eta hortxe nabil antzerki taldean".
Jendearen babesa sumatzen dute antzerki tailerrekoak, "opari bat izan omen da horrelako estreinaldia egitea", hala adierazi zigun May Gorostiagak, antzerki tailerreko zuzendariak, ekainaren 6ean egin zuten estreinaldia. "Ajearekin gaude oraindik, sarrera guztiak amaitu ziren aspaldik", herrikoak dira antzezleak, oro har, denak amateurrak direla esan digu zuzendariak, baina izugarrizko profesionaltasuna aurkitu dituela baieztatu nahi izan digu.