Itxi

HIRIEN ARTEKO SENIDETZEA

Zergatik dago Urretxu Schwarzenbruck-ekin, Urepel Zestoarekin eta Iruña Yamaguchirekin senidetuta?

Joseba Arratibel Ladron | EITB Media

Izen bera, jaiak, herrietako pertsona ezagunen harremana... arrazoiak arrazoi harritzen gaituzten herrialde asko elkar senidetuta daude.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hiri edo herri batzuen sarreran tarteka-tarteka agertzen da herri hori beste batekin senidetuta dagoela. Baina, zein lotura dute herrialde horiek elkarrekin senidetuta egoteko?

Kasu batzuetan begi bistakoa da zergaitia, izen beretsua dutelako, kasu. Hor daude Iruña, Kolonbiako Pamplonarekin zenidtuta edo Durango, Mexikoko eta Estau Batuetako Durangorekin senidetuta. Baina beste kasu askotan lotura hori ez da hain nabarmena. Hausnarketa horretan genbiltzala jakin nahi izan dugu gure herri edo hiri batzuk zein adiskide diztuzten munduan barrena.

Audioak (1)