Itxi

AUTOMOBILISMOA

Kea, erre usaina, motorraren burrunbada eta goma-orroa: Naparrak Drift

Jon Artano Izeta | EITb Media

Derrapatuz, uneoro trebezka gidatzea da drifting egitea. Bada, lau ekintzaile gaztekl drift eran gidatzeko propio diseinatutako zirkuitua eraiki dute Allon. Arau propioak eta gero eta zale gehiago dituen diziplina horretan aritzeko aukera merkea eskaini nahi dute Naparrak Driften.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Laurak bat eginda arabar bat: Ekhi Gonzalez; nafar bat: Julen Sánchez; bizkaitar bat: Oier Ruiz; eta gipuzkoar bat, Yon Molinero. Elkar hartuta sortu dute Naparrak Drift zirkuitua. Euskal Herriko eta kanpoko gidari asko joaten da Lizarraldera asfaltozko ibilbide bihurgunetsua zabaldu zutenetik. Izan ere oso bakana da Alloko zirkuitua, Europan osoan Eskozian baino ez dago antzeko beste bat: drifting egiteko beren beregi sortua.

Audioak (1)