Itxi

EAN-ko majistratua

Garbiñe Biurrun: "Justizia eta politika banatzeko idatziz jarri behar bada, zerbait gaizki dabilen seinale"

Botere judizialaren kontseilu nagusia berritzeko akordioa aztertu dugu EAEko Auzitegi Nagusiko majistradua eta areto sozialeko presidentea den Garbiñe Biurrunekin. Bereziki kritiko azaldu da gobernua eta PPren arteko akordio itxia izan delako eta Gorteek ez dutelako parte hartzerik izan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Abiatzeko modua ez dela batere ona izan kritikatu du Garbiñe Biurrunek, "Gobernuaren izenean Bolañosek eta PPren izenean, Gonzalez Ponsek sinatu dutelako eta Gorttek  ez dutelako zer esanik izan eta akordioa bedeinkatzea beste paperik ez zaio gelditu. Azaldu beharko dute zergatik". Eta kritiko baita ere, gutxiengo parlamentarioei ez zaielako ahotsik eman.

Halare, zorionez, hutsik dauden hainbat eta hainbat epaile kargu betetzen hastea espero du eta hortik aurrera ikusi beharko da Justizia zertan hobetzen den eta herritarrok antzematen ote dugun.

Europar Batasuna eta Kontseiluaren parte hartzeaz, bereiztu egin ditu mamia eta akordioaren eszenifikazioa. Mamiari helduta, europak gogoeta eta azterketa sakonak egin dituela iritzi dio baina "ridikulo" samarra iruditu zaio Bolaños eta Gonzalez Pons fisikoki Bruselara joatea akordioa sinatzera, "Europaren tutoretza modu horretan ez dut ulrtzen", gaineratu du.

Audioak (1)