Itxi

'Rifqa' poema liburua

Mohammed El-Kurd palestinarraren 'Rifqa' poema liburua euskaratu du Eider Beobidek

Joseba Arratibel Ladron | EITB Media

Eider Beobidek itzulitako 'Rifqa' liburuak Palestinaren egungo egoera salatzen du. Rifqa, Mohammed El Kurden amona zen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mohammed El-Kurd palestinarraren 'Rifqa' poema liburua itzultzeko eskakiuna Katakrak argitaletxetik jaso zuen, eta lehen unetik prest eta pozik adierazi da Eider Beobide.

Palestina eta Israelen arteko gerra 1948. urtetik gertatzen de zerbait da, eta poema liburu honek Palestinaren egoera salatzen du. El-Kurdek bere amonaren istorioa kontatzen du, Rifqaren istorioa, erbestean izan zenekoa. Momentuz ingelesez, italieraz eta euskaraz soilik irakurri daitekeen liburua da.

Egun proiektu asko ditu esku artean, larunbatean EHZ jaialdian, poesia liburuaren poesia irakurketa musikatua egingo du Palestinaz, Xalba Ramirez musikariarekin batera; 'Rifqa: honengatik egiten dugu dantza'.

Audioak (1)