Itxi

Dragon boat

Dragoi ontziak Euskal Herriren barrena

P.G. | EITb Media

Minbizia jasan duten emakume arraunlariek osatzen dituzte Dragon Boat izeneko traineruak. Euskal Herrian Getxon eta Hondarribian topatu ditugu. Ahalduntze adibide ikusgarri bilakatu dira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Osasunerako mesedegarri direlako itsasoratu ziren orain 20 urte munduan  lehen Dragon Boat ontziak. Euskal Herrian ere badira, bata Getxon, bestea Hondarribian. Hondarribiko arraunlariekin hitz egin dugu "Faktoria"n. Zergatik ekin zioten arraunari, zer ematen dien arraunak eta zein diren euren kontatu esan digute. Eta esan digute lehian ere aritzen direla baina arazoak dituztela Estatuko piraguismo federazioaarekin eta kirol batzorde nagusiarekin, ezgaituentzako kirol gisa sailkatu dituztelako. Horren aurka gutun bana bidali diete Estatuko 14 Dragon Boat ontziek eta edozein traineru bezala lehiatzeko eskubidea aldarrikatu dute.

Audioak (1)