Itxi

Justizia errestauratiboa

Roberto Moreno: "Bizikidetza gatazka asko dago justizia errestauratiboak bidera ditzakeenak"

Arartekoaren bulegoa zirkulu errestauratiboak antolatzen hasi da. Gasteizko dantzaleku batean sarrera debekatu zien jatorri senegalderrako hiru gizonezko eta aretoko arduraduna elkartu ditue zirkuluan adostasunera iritsi dira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Arartekora iristen diren gatazka asko ohiko justizia penalaetik konpondu ezin daitezkeenak dira. Eta gatazka hauek kudeatzeko Europan izan den esperientzia abersagarria hona ekarrita, horiek bideratzeko zirkulu errestauratiboak antolatzen hasi da herri defendatzailearen bulegoa. Bideratzaile profesional batek gidatuta elkartzen dira alde guztiak, modu konfidentzial eta humanoan pertsonak entzun, espazio segurua prestatu eta adotsasunerako aukerarik badagoen ikusteko. Roberto Moreno Arartekoaren bulegoko Justizia koordinatzaileak kontatu du nola osatu duten berriki zirkulu bat eta nola amaitu den arrakastaz: Gasteizko dantzaleku batean sarrera debekatu zien jatorri senegalderrako hiru gizonezko eta aretoko arduraduna elkartu eta adostasunera iritsi dira.

Audioak (1)