Itxi

ELA-ko idazkari nagusia

Mitxel Lakuntza: "Sekulako akatsa da pentsatzea Osakidetzan ez direla inbertsio publikoak handitu behar"

EITB MEDIA

ELAko idazkari nagusiak ezinbesteko jo du fiskalitatea aldatzea, inbertsio publikoak handitu ahal izateko, eta harrituta azaldu da EH Bilduk Osakidetzaren finatziazioa aurrekontuetatik aparte uzteko egindako proposamenarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak aldaketa nabarmena ikusi du Imanol Pradales lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzaren aurreko aldiaren artean: "Pradalesek ez digu marra gorririk jarri, hori berria da; Urkulluk oposizioa egiteko gaitasuna ukatzen zigun. Aldkaeta nagusia izan da bilera egin dugula lehendakariak eta ELAk, azken 11 urtetan ez delako horrelakorik izan".

80 neurri biltzen dituen txostena eman zion Pradales lehendakariari pasa den astean izan zuten bileran, lehentasunezkoak, inbertsio publikoak handitzearekin zerikusia dutenak eta, horretarako, "fiskalitatea aldatu behar da", esan du ELAko buruak.

Lakuntza kritiko mintzatu da Confebaskek enpresen gaineko zerga jaisteko egindako eskariaren aurrean: "Sikiera, ordaindu behar dutena ordainduko balute, baina dauden kenkari guzitekin % 7 baino ez dute ordaintzen. Ordaintzeko exijitu behar zaie". ELAren proposamena da enpresen gaineko zerga, gutxienez, % 25era igotzea. Kritiko, baita ere, Bizkaiko Aldundiarekin, Confebasken proposamena aztertzeko prest azadu delako. "Sindikatuok hitz egiten dugunean ez dugu erantzun bera jasotzen".

Halaber, haren hitzetan, ulergaitza da EH Bilduk Osakidetzaren auzian lehendakariari azaldu dion jarrera: "Pentsatzea Osakidetzak dituen arazo guztiak konpondu daitezkeela inbertsio pulbikoa handitu gabe sekulako akatsa da. Profesional gehiago behar dira Osakidetzan eta daudenak hobeki zaindu behar dira... Ez dakigu EH Bilduk zer duen buruan Osakidetzaz hitz egiten duenean, baina oposizioko talde nagusiak ez badu Gobernua estutzen, jai daukagu".

   

Audioak (1)