Itxi

ARTISTA ETA MARGOLARIA

Iker Garcia Barrenetxea: “Sakontasunarekin lan egin dut ikusleari sentsazio arraroa sortzeko”

Joseba Arratibel Ladron | EITB Media

17 urtez Londresen lanean ibili da, egun ‘La Drogueria’ arte galerian dabil eta hainbat proiektu ditu esku artean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Txiki-txikitatik artista. "Ikasgelan une oro margotzen zebilen umea nintzen, ni". Familiatik datorkio artista sena, eta berak horri eutsi dio. La Drogueria arte galerian aurki daitezke bere lan guztiak, beno gehienak. Bere lan asko hainbat galeriatan baitaude: Londresen, Danimarkan, Almerian, Iruñean eta Donostian.

17 urtez Londresen bizitzen egon ostean, etxera itzuli da eta La Drogueria arte galerian lan egiten du Allan Daastrup kaligrafo daniarrarekin batera.

Garciaren azken lana, 'Ametsak' Arteuparten ikusgarri dagoen margoa hilaren 27ra arte, larunbatera arte. "Sakontasunarekin lan egin dut ikusleari sentsazio arraroa sortzeko, ametsak azaltzea oso zaila da eta bakoitzak bere begirada du".

Audioak (1)