PSOE
J.I. Asensio:"Ezkio Itsasoko aukera aldatzen bada, gardentasunez ariko dela dio Madrilek. Eta sinesten diot"
Gipuzkoako Ingurumen diputatu eta Alderdi Sozilistaren idazkari nagusiak Ezkiko lotunea lehenetsi du nahiz eta prest agertu den Gasteizkoari buruzko txostenak aztertzeko. ERCk eta PSCk lortu duten aurrekordioaz, bestalde, pozik agertu da "desberdinen arteko akordioa" izan delako
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatu eta Alderdi Sozialistaren idazkari nagusia prest agertu da Espainiako Gobernuak AHTaren loturaz egingo dituen txostenak aztertzeko. Gipuzkoako Aldundiak orain arte Ezkio Itsasoko lotura lehenetsi du eta Asensiok eutsi dio, gaur, gobernu akordio horri eusten diotela. Nolanahi ere, zailtasunak daudela onartu du eta zuhurtzia eskatu du zehaztapen tekniko guztiak ezagutu arte.
"Pozten naiz Katalunian desberdinen arteko akordioa lortu delako"
Bestetik, "pozik" agertu da Kataluinian desberdinen arteko akordio baten bidez Salvador "Illa presidente izango delako". Euskadin kontzertu ekonomikoa ondo ezagutzen dugula azaldu du baina ez du zehaztu nahi izan ERCk eta PSCk lortu duten eredu fiskal berezituaz ari direnean zertaz ari diren. "Ez dut akordioa oraindik ezagutzen baina ziur naiz ez duela erkidegoen arteko berdintasuna hausten", esan du. "Independentista ez den presidente bat izango da Kataluinian presidente", azpimarratu du ildo horretan.
Pedro Sanchez Espainiako gobernu buruari Juan Carlos Peinado epaileak egingo dion deklarazio hartzeaz, berriz, Asensiok uste du "ikaragarria" dela gertatzen ari dena, "inoiz ikusi gabekoa". Peinado politikan jokatzen ari dela iritzi dio Asensiok.