Itxi

Pablo Gonzalez, aske

Oihana Goiriena: "Noiz ez dakit baina Pablo Errusiatik ekartzeko bidea topatuko dugu"

Pablo Gonzalez aske uztea ahalbideratu duen preso truke apartekoa, Jon Kortazar EHUko irakaslearentzat, bake akordio baten atariko izan liteke. Goirienarekin, Kortazarrekin eta Ane Irazabal lankide eta lagunarekin aztertu ditugu operazioaren gako nagusiak

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Oraindik Pablo Gonzalezen deia jaso gabe dagoela hitz egin du Euskadi Irratiko mikrofonoaren aurrean Oihana Goirienak. Nabarnizen semeak ikusteko irrikaz imajinatzen du eta azaldu du dudarik gabe egingo dutela hura Errusiatik hona ekartzeko modua. "Topatuko dugu bidea seguru. Zail dago eta noiz ez dakit baina seguru egingo dugula bidea, eta seguru, baita ere, hitz egingo duela ahal duenean", azpimarratu du.

Jon Kortazar EHUko irakasle eta Geopolitikaz taldeko kideak azaldu du erabat apartekoa dela atzo egindako preso trukea, hainbeste preso aintzat hartzen dituen historiako inportanteenetarikoa. Kontutan hartuta, gainera, zenbat herrialdek hartu duten parte operazioan, bere hipotesia da, Errusia eta Ukrainiaren arteko bake akordio baten atarikoan egon gaitezkeela. Kortazarrek gogoratu du gerra horren kontra zegoela Pablo Gonzalez baina "pagaburu" bat izan zela. Ane Irazabal kazetari eta lagunak, berriz, iritzi dio beldur dela Pablo Gonzalezek ez ote duen espioi salaketak eragindako estigma kenduko eta gonbidatu du iritzi publikoa Gonzalezek hitza hartzen duenean hark esaten dituenak ondo entzuteko.

Audioak (1)