Itxi

Lehen Sektorea

Uda ona, lehen sektorearentzat

Zerealetan oso uzta onak izan dira, belarra ondo bildu da neguko bazkarako eta, momentuz, ez da iazko gaitz agerraldirik abelburuetan. Ipar Euskal Herrian eta Gipuzkoan, baina, agertu dira gaitz hemorragiko kasu batzuk eta ardien osasunaz ere kezka dute artzainek

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aurreko urteekin alderatuta, uda hona izaten ari da laborarientzat. Euskal Herri lehorrean zereal uztak oso onak izak dira eta, ipar isurialdean belarra ondo bildu ahal izan da, neguko bazkarako. Hala adierazi digute Patxiku Irisarri, EHNE Nafarroako ordezkariak, Xabier Iraola ENBAkoak eta Panpi Saint Marie ELBkoak. Gaisotasunekin lotuta, baina, adi daude. Ipar Euskal Herrian eta Gipuzkoan agertu dira behietan gaitz hemorragiko epizootikoaren hainbat kasu. Ez, inola ere, nolanahi, iazko kopuruan. Ardien osasunak kezkatuta daude gehiago. Teknikariek egindako azterketetan agertzen ez den arren, artzainen arabera, ardien jarrera diferentea daukate eta eragiten ari zaie umetzerakoan edota esnea ematerakoan ere.

Audioak (1)