Itxi

Mendebaldeko Sahara

Nayua Jatri eta Garazi Hach Emabarek: "Aurrez zuen jarrera ofizialdu baino ez du egin orain Frantziak"

NBEko Segurtasun Kontseiluan, beto eskubidea baliatuta, Frantziak Sahararen aldeko ekimen guztiak blokatu dituela gogoratu dute eta, egiaz, Marokorekin dituen interes ekonomikoek bultzatuta aritu dela. Marokoren autonomia planari izaera ofiziala aitortzeak, praktikan ez dakarrela aldaketarik diote

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Olinpiar joko betean etorri zen iragarpena, olinpiar joko betean. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokori aitortu dio berak proposatzen duen autonomia plana dela Saharar Mendebalderako dagoen koponbide bakarra. Mohamed VIari bidalitako eskutitz batean egin du jakinarazpena. Gutunean Macronek adierazi zion Mendebaldeko Sahararen oraina eta etorkizuna Marokoren subiranotasunaren barruan kokatzen dituela Frantziak, eta babestu egiten duela Marokok 2007an aurkeztu zuen autonomia plana. Sahararrei eskumen mugatuak ematen dizkio plan horrek, erreferenduma eta autodeterminazioa baztetuta. Paris, beraz, Mendebaldeko Sahara marokiarra dela aitortuta arituko da hemendik aurrera, ofizialki, nazioartean.

Aitortza horrek, baina, praktikan ez dakar aldaketarik batere, Nayua Jatri eta Garazi Hach Embarek saharar-euskaldunen arabera. Gogoratu dute, lehendik ere, jarrera hori zuela Frantziak eta halaxe baliatu duela bere beto eskubidea, behin eta berriz, Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluan. Interes ekonomikoek duten garrantzia azpimarratu dute biek eta Hach-Embarekek, El Aiunetik, azaldu du begibistakoa dela azken aldi honetan Rabat Sahara okupatuan egiten ari den azpiegitura inbertsioa.

Nayua Jatri

Hala ere, Sahara okupatuan erristentziari eusten diotela azaldu du Hach Embarek-ek. Jatrik gogoratu du, gerra egoeran daudela Marokorekin baina, hala ere, diplomaziaren bidetik ere jarraitzen duela Fronte Polisarioak Saharar herriari konponbide bat emateko ahaleginean. "Oso inportantea da hemendik, Euskal Herritik, blokeo mediatikoa hautsi eta presio sozialari eustea", amaitu du Jatrik.

Audioak (1)