HISTORIALARIAREN ISTORIOAK
Ludger Mees: "Neure aberri dira gustura sentitzen naizen leku guztiak; eta aberri dezente dauzkat, zorionez"
Jon Artano Izeta
90eko hamarkadako elkarrizketetatik tiraka, azken lau hamarkadetako errepaso historiko politiko eta biografikoa egin du, Faktorian, Zarautzen bizi den ikerlari eta irakasleaak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Puigdemonten Bartzelonako agerraldi efimeroa, 1992ko Nafarroa Oinez iragarri zuen kantatzarra, arrazakeria, aberria, ETA, Alemania, Erromako Vaticano eta Zarauzko Batikano, eta Errioxako ardo txuri bikain bat. Saltoka-saltoka ibili da, gairik gai Mees euskaldun-alemaniarra, alemaniar-euskalduna. "Aspergarria iruditzen zait identitate sinple eta errazak izatea; munduan zehar ezagutzen ditudan gauza onak neureganatzen saiatzen naiz".