Itxi

Haize energia

Julen Bakaikoa: "Nafarroan ditugun 50 parke eolikoen artetik erdiak baino gehiago zahartze prozesuan daude"

Aerosorgailuen bizitza luzatzeko sentsore sistema berria diseinatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle-ikerlariak

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aerosorgailuak beti egon dira bere paisaian. Erreniagako parke eoilikoa jarri zen urte berean jaio zen Julen Bakaikoa injeniari iruñearra, 1994 urtean. Nafarroako Unibertsitate Publiko injeniaritza irakasle da eta aerosorgailuen bizitza ahalik eta luzeena izateko sentsore sistema berria diseinatu du. Ikasturte honetan aurkeztu du bere tesia. Kontatu digu foru komunitatean dauden 50 parke eolikoetatik erdia baino gehiago zahartze prozesuan daudela. Erreniegakoen bizitza, zehazki, repowering deitzen den prozesuarekin luzatuko dutela uste du Bakaikoak baina 10 urteren buruan guztiz erretiratu beharko direla. Horrek arazoa sortuko du ingurumenean, aerosorgailuen palak birziklatzeko modurik ez dutelako oraindik topatu. Injeniariak adierazi digunez, aerosorgailuak, gehien bat, itsasoan jarriko dira etorkizunean. Hor egiten ari da zientzia indarrik haundiena.

Audioak (1)