Donostiako Ordizia taberna
Donostiako Ordizia tabernako txipiroi pintxo saritua
Donostiako Alde Zaharrean betiko eran jarraitzen duen taberna da Ordizia taberna. Familian, bi anaiaren artean kudeatzen dute. Duela gutxi Jakitea elkarteak pintxo tradizionalaren saria eman die eta aitzakia horrekin bisita egin diegu Aste Nagusi bete betean
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Joseba eta Mikel anaiek hartu zuten, aitak 1980. urtean irekitako Ordizia tabernaren ardura duela 16 urte, eutsi nahi ziotelako betiko giroko familiaren tabernari. Turismoaren eraginez hainbeste aldatu den Donostiako Alde Zaharrean, betiko eran jarraitzen duen taberna da, turista eta jende gehiegi ibiltzen ez den San Lorenzo kalean.
Jakitea elkarteak pintxo tradizionalaren saria eman die berriki txipiroi pintxoagatik eta aitzakia horrekin tabernaren historia eta eguneroko martxa ezagutu nahi izan dugu. Saria garrantzitsua dela esan digute eta duela gutxi bapatean hil zaien aitari omenaldia egiteko baliatu nahi dute. Hunkituta agertu zaizkigu aitari buruz hitz egiterakoan.
Pintxo dastatu dugu eta bikaina iruditu zaigu. Bejondeizuela!!!!