Itxi

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Ibone Bengoetxea: "A1 mailako euskarazko ikasketak doakoak izango dira irailetik aurrera"

O. A. | EITB Media

Leer en Castellano

Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren iritziz, euskarak gizarte kohesiorako balio du eta ez dakitenei ikasteko aukera eman behar zaie. Bestalde, kultura, hizkuntza eta kirol arloko eragileekin elkarrizketak hasi dituela iragarri du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri du A1 mailako euskarazko ikasketak doakoak izango direla irailetik aurrera euskaltegi guztietan. Helduen euskalduntze mailak aintzat hartuta, A1 maila da hasierako erabiltzailearena. Horren ondorengoak dira A2, B1, B2, C1 eta C2.

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, euskarak gizarte kohesiorako balio du eta euskaratik urrun daudenei ikasteko aukera eman behar zaie. Halaber, euskarak esparru berriak irabazi behar dituela nabarmendu du, lan esparrua, aisialdia, kirola edo eremu digitala, kasu. 

Horrez gain, sailburu gisa esku artean daukan erronketako bat Europako Batasunean euskararen ofizialtasuna lortzea dela adierazi du.

Bestalde, kargua hartu zuenetik ia bi hilabete igaro diren honetan, eragileekin elkarrizketak hasi dituela azaldu du.

Audioak (1)