Itxi

INGENIARI PIRATA ESKALATZAILE

Imanol Amundarain, munduko hormatzar zailenak zatoa gerritik zintzilik eskalatzen dituen atalluarra

Jon Artano Izeta

Alaskan, Patagonian, Madagascarren edo Yosemiten balentria handiak egindakoa da, "arimaren askatasun erabatekoa agian ez, baina jakinduria eder pixka bat topatuz bidean".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lau urtez mundua korritu du espedizioz espedizio, baina ziaboga eman du orain: "Pirata bizimodua laga eta master bat ikasten hasi naiz Boulder-en, Coloradon. Serio hasi naiz gainera, egiten dudan horretan ona izan nahi dut".

Bere abenturez eta bizi ikuskeraz. Eta, jakina, eskaladaz aritu da Amundarain. Sare sozialekiko mesfidatia da, berez, baina oreka bilatzen saiatzen da, "besteak inspiratzeko balio dezake-eta norberak egin duena kontatzeak". Eta eskaladaren estiloaz ere aritu da. "Nire lagun Cedar Christensenek (Sagardo esaten dio Imanolek) laburbildu ohi duen moduan: `Eskalada bezalako zentzubakokeriak egitean, estiloa da gauza garrantzitsu bakarra".

Euskal Herrian egin duen egonaldi laburra baliatu dute Amundarain, Atalluko artzaina, irrati estudiora etor dadin. "Etorkizunean Euskal herrian egingo dut habia baina, orain, hemengo betiko martxa hori motz geratzen zait. Orain egurra behar dut, eta Estatu Batuetan aurkitzen dut hori".

Audioak (1)