Itxi

OFIZIOZKO ABOKATUAK

Abokatuen ofiziozko txanda, doako justiziaren bermea prekarietateak jota

Defentsarako eskubide unibertsala bermatzeko beharrezko figura dira ofiziozko txandan diharduten abokatuena; ordea, salatzen dute erabateko prekarietatea bizi dutela. Yayone Altuna eta Garbiñe Larrarte abokatuak gonbidatu ditugu Faktoriara.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Baliabide eskasak, pertsona falta edota ordainketetan atzerapenak dira ofiziozko txandan diharduten abokatuek egunero pairatu behar dituzten egoerak. Altuna eta Larrartek Bizkaian eta Nafarroan egiten dute lan hurrenez hurren, eta kontatu digutenez, arazoa estrukturala da. Kezkatuta hitz egin digute, ofiziozko txandan diharduten abokatuek bizi duten egoerak, eragina izan dezakeelako auzibidera jotzen duten herritarrengan.

Audioak (1)