Itxi

NAIZEN elkarteko ordezkaria

Bea Sever: "Trans legea ez da arazo, delitu egiten dutenak baizik"

NAIZEN, adin txikiko trans pertsonen babeserako senide elkarteko kideak salatu du "eskuin muturretik, militarrak, poliziak tik-tokerrak....jende mota jakin bat ari dela nahita lege iruzurra egiten Trans legearen aurkako giroa sortzeko ahaleginean".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Emazteari eraso egiten saiatu zen ertzainaren kasua ez dela kasualitatea izan iritzi dio Bea Severrek.  Ertzainak azaroa ezkeroztik sexu aldaketa egina zuen Errejistro zibilean. FAKTORIAn egindako elkarrizketan, Bea Severrek argi du lege iruzurra dela eta kezkatuta azaldu da: "Ikusita poliziak eta militarrak izaten ari direla lege iruzur hori egiten ari direnak, zer nolako polizia daukagun aztertu beharrean, zalantzan jartzen da Trans legea. Gure kezka da gizartean nahita sortzen ari den gezurrezko giro hori".

gogora ekarri du Bea Severrek, Euskadin 2015 ezkeroztik badugula dekretu bat Errejistroan datuak aldatzea ahalbidetzen duena eta galdera egiten du, "zergatik orain? Nahita giro ezorra sortzen ari direlako  hainbat sujeto Trans legearen aurka egiteko".

Ez du uste gobernuak  "Bai soilik bai da bai" legearekin gertatu bezala, Trans legea moldatuko duenik: "Zein izango litzateke moldaketa, txosten sikiatrikoa eskatzea, Munduko Osasun Erakundeak esan duenean ez dela gaisotasuna? edo jendea hormonatzera behartzea, giza eskubideen aurkakoa denean?". Identitatea ezin dela diagnostikatu gogora arazi du Bea Severrek.

Audioak (1)