TTAK-TAK-TTAK
Iñaki Beraetxe: "Euskal Herrian akats larria egin dugu; oskolei garratzia handia eman eta mamiari batere ez"
Urteek "ahotsa ximeltzeaz", bikoizketaren gainbeheraz, kultur munduko prekaritateaz, zoru etikoaz, Donostiako txiskeikaz eta Txirritaren zintzilikarioaz. Azken hamarkadetako bilakaerari errepasoa egin du Beraetxek, "oiloek bezala, ttak-tak-ttak" (ia) ezer isildu gabe.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kobazuloetako garaiko kontakizunen liluraz aritu da, suzi baten argi dantzariak 'ikusaraziz'. 97ko elkarrizketa baten aitzakian gonbidatu eta iraganera joan gara, uste baino iraganerago. Bere talaiatik, kulturatik, gizartearen atze-aurreei erreparatuz erantzun die galderei euskaldun-jende askorentzat Soviako Pelos denak.