Itxi

SoS Arrazakeriako abokatua

Mikel Mazkiaran:"Kalean gorroto mezuak goraka doaz; entzuten ez ziren gauzak esaten dira orain lotsik gabe"

Pertsona migratzaileei buruz, mezu xenefobetaz eta sortzen ari den indarkeria giroaz mintzatu gara Mikel Mazkiarenekin, Gipuzkoako SoS Arrazakeriak oabokatuarekin FAKTORIAn. Egoera okerrera egiten ari dela salatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

     Mikel Mazkiarenen hitzetan, migrazioa eta migratzaileen inguruan pedagogia egin behar da  batez ere arlo politikoan: "migrazioaren inguruko gaia ezin da fluxuei eta kopuruei buruzko eztabaida gisa aurkeztu. Migratzaileak pertsonak dira, eskubideak dituzte eta kitto. Lanera etorri dira, onartu behar ditugu eta bere eskubideak dituzte. Aldaketa mentala egin behar da, hau ez baita lehen bezala".

     Euskal gizartea arrazista den galdetuta argi du gorroto mezuak goraka doazela, sare sozialetan ezezik kalean ere bai. "Horrek asko kezkatzen nau", esa ndu Mazkiaranek, "tabernetan gaur egun entzuten diren gauzak ez zirne lehen entzute, jendea moztu egiten zen, orain ez". Kalean, Donostiako aste nagusian azaldu diren pankarta arrazisten harira, seinale batzuk izan daitezkeela uste du: "Ez dakit ze indarra dagoen atzean baina bai kontuan hartu behar direla. Agian Alliança Catalana da adibidea.....ikusi behar noraino iristen den kontu hau".

    Estatuan, Kanarian uharteetan eta Ceutan bizi den egoeraz galdetuta bestalde, uste duatzerritartasun legearen aldaketa soilak ez duela ezer konponduko: " eztabaidatzen ez badugu zergatik etortzen diren eta nolako egoeratik datozen, jarraituko dute etortzen.

Audioak (1)