SAVE THE CHILDRENeko burua
Pilar Kaltzada: "GAZAko gerrak haurren bizitza desitxuratu du erabat".
GAZAko sarraskiaz, migratzaile adingabeen inguruan eta gerturago, gurean, haurrek jasan eta ezkutuan gelditzen den indarkeriaz mintzatu da FAKTORIAn, Pilar Kaltzada, Espainiako SAVE THE CHILDREN elkarteko presidentea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bigarren mundu gerratik, ez da zibilen aurkako horrelako eraso sistematikorik ikusi munduan, Pilar Kaltzadaren hitzetan. Berrogei mila hildako baino gehiago zenbatu direnean, herena baino gehiago haurrak direla nabarmendu du. Kaltetuenak eurka, bizitza guztiz desitxuratuta dutela salatu du: "ez eskolara joaterik, ez elikatzerik, ez jolas egiterik, ez senideen babesik..." Bereziki kezkatuta haurren buruko osasunarekin eta ahaltzen hasi direlako desagertuta zeuden gaitzak.
Gazatik bertatik, SAVE THE CHILDRENeko langileen mezua laburbildu du Kaltzadak ,su etena berandu baino lehen behar dela eta pasabide seguroak. "Ezintasuna" sentitzen duela ere aitortu digu eta gizartearen erreakzioa behar dela.
Bestetik, Kanarietako migrazio krisiaren harira, etsipenez ikusten du SAVE THE CHILDRENEk Espainiako estatuan ez direla gai gutxieneko adostasuna lortzeko adin txikiko migratzaileei eman beharreko harrerari buruz: "pertsonak direla ahaztu eta eskubideak ukatzen dizkiete".