Itxi

BARATZETIK NATOR BARATZERA NOA

Ainhoa Agirreazaldegi: "Kultura are osasuntsuago geneukake, kultur politikak ez baleude numero gorritan"

"Euskarak eta feminismoak zeharkatzen naute, eta hori transmititzen saiatzen naiz" dio Elgetan jaiotako bertsolari eta irakasleak. Pasioz aritzen da, eta kezka du hizkuntzari dagokionez "atzera bueltarik gabeko egoera batean egon gaitezke; euskaran ardaztutako politikak behar ditugu".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

2008ko elkarrizketa baten aitzakian etorri da Ainhoa Agirreazaldegi Euskadi Irratiko estudiora. Hizkuntzaz aritu da, irakaskuntzaz, IRALEn egiten duten lanaz, bertsolaritzaz, gurasotasunaz, pantaileez... "Txikira begira jarrita" eduki du gurasotasunak urte batzutan; "ederra izan da, baina kanpoan ez ibiltzea kostatu egin zait... orain seme-alabekin konpartitu ditzaket niri hainbeste gustatzen zaizkidan mundu horiek. Eta, horregatik, bakean dut barrena".

Audioak (1)