Ultraeskuina Alemanian
Eskuin muturrak Turingian eta Saxonian erakutsi duen indarra Berlineraino iritsi ote daiteke?
Alemania ekialdeko bi lander hauetan eskuin muturrak lortutako emaitzak kolpe latza izan dira Olaf Scholz kantzillerrak gidatzen duen koalizio gobernuarentzat.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Turingian irabazi eta Saxonian bigarren gelditu da AfD eskuin muturreko alderdia. Alemanian bertan nola bizi duten eta estatuko politikagintzan zein eragin izan dezakeen aztert dugu FAKTORIAn, Ane Irazabal, EITBko korrrespontsalarekin eta Isa Marin, Hanburgon bizi den euskaldunarekin. Eskuin muturraren indar erakustaldia azpimarratu du Ane Irazabalek; gainerakalderdiak noraezean daudela esan digu Isa Marinek.
Inmigrazioaren gaia batez ere baina ekonomiaren bilakaerak ere izan duela eraginik herritarrne boto asmoan iritzi dute. Alemaniako ekonomiaren moteltzeaz hain zuzen, Toni Aspiazu, FAGOR ARRASATEko SERVICE ataleko burua ekarri dugu tartera. Alemaniako enpresak sendoak direla eta azken hilabete luzeetan Alemania bertarako inbertsioak murriztu dituztela onartu arren, iharduerari eusten diotela argitu du. ekonomiaren bilakaeraren ondorioz, bere kasuan, agian Alemania bertarako makina gutxiago saldu arren, eskaintzen duten mantenu zerbitzua areagotu egin dela argitu du. Arazo nagusietako bat han ere, eskulan kualifikatuaren falta.