Itxi

TURISMOA

“Turismoa kudeatu beharreko fenomenoa da; asko dira kontraesanak; hausnartu behar dugu”

Gehiegizko turistifikazioak sortzen duen kezka abiapuntu hartuta, fenomeno turistikoaren kudeaketa izan dugu hizpide Faktorian. Jonander Agirre arkitektoa, Idurre Lucas turismo-antropologoa eta Roberto San Salvador Deustuko Unibertsitateko irakaslearen ahotsak batu ditugu, besteak beste.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Oro har, Europan zehar zabaltzen ari den fenomenoa da turistifikazioaren ondoriozko protestena. Onura ekonomikoak dakartzan fenomenoa da; baina, aldi berean, bizilagunek pairatu behar izaten dituzte ondorio deserosoak. Fokua gurean jarrita, gaia aztertu dugu mahai-inguruan, eta batu dugu Bizilagunekin (Donostian desazkunde turistikoa aldarrikatzen duen plataforma) elkartearen iritzia.

Audioak (1)