Osasuna, zer aldatu behar da?
'Alda desagun osasun sistema osoaren begirada, jarri dezagun erdigunean lehen arreta eta ospitala periferian'
Mikel Baza, lehen arretako medikua eta Osatzen familia medikuen elkarteko bozeramalea eta Jesus Rubio, medikuntza fakultatean eriaintza koordinatzailea eta Estatuko erizaintza dekanoen konferentziako idazkaria, Faktoria albistegian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Osasun sistema berrantolatu nahi duen osasun mahaia elkartu den egunean, Faktoria albistegian profesionalen iritzia jaso dugu. Mikel Baza Arrigorriagako lehen arretako medikua eta Osatzen elkarteko bozeramalea eta Jesus Rubio, medikuntza fakultatean eriaintza koordinatzailea eta Estatuko erizaintza dekanoen konferentziako idazkaria elkartu ditugu gogoetara. Bat datoz irakurketa okorrean, 'sistema osoa eraldatu behar da', beste modu batera esanda, 'galtzerdiari buelta eman'.
Nola? Begirada aldatuz hasteko. Bazaren ustez, 'lehen arreta zentroan jarri behar da, gizartetik gertuago dagoelako eta eraman behar da ospitalea periferiara. Efizentziagatik eta osasuna sustatzearren'. Hori behar luke abiapuntua, egitura bera zaharkitua dagoelako, '60-70 hamarkadetako herentzia da, gizartea aldatu da, zaharragoa da, gaixotasunak pilatu dira eta zaintzen beste garrantzia hartu dute'.
Bat dator orokorrean Rubio erizainen koordinatzailea baina, teknologia berrietan jarri du begirada, osasun esparruarentzat abantaila handiak ekarri ditzakeelako. Tartean adimen artifizialak. Hezkuntzak ere pisu handia du, 'osasuna etxean lantzen da eta ospitaleak konponketak egiteko dira. Begirada osasunean jarrita, heziketa landu behar da'. Heziketa landu eta adostea, horrek izan behar du bete erronka. 'Hirigintzak osasunean eragin handia duen moduan, gobernuak nahi duen itun horretan begirada zabaldu behar du eta beste arlotan egin behar da aldaketa'.
Beste hainbat proposamen utzi dituzte bi adituek: anbulategi gehiago eraiki eta daudenak berritu edota erizainen kategoriak eta espezializazioak onartzea.