Nahia Salaberria Jazkibel
Nahia Salaberria Jaizkibel konpainiaren kantinera: guk ere festaz gozatu nahi dugu eta irrikaz nago alarderako
Hondarribiko alardean gurpildun aulkian desfilatuko duen aurrenengoa da bera. Ohore handiz, jende askoren ordezkari sentitzen dela dio eta berditasunera bidean urrats garrantzitsua dela. Aurrenengoz Jaizkibelek konpainia gisa hartuko du parte Udalaren oniritziarekin eta pozik da bera pausoarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kale Nagusian Zapateroa kantua joko dutela eta irudikatze hutsarekin emozionatu egiten dela dio.
Jaizkibel konpainiak zozketa bidez aukeratu du kantinera eta publiko egin zenetik orain arte jaso dituen animoek eta keinuek hunkitu egin dutela dio. Arrasateko bikote batek, Txusek eta Manuk gurpildun aulki motorizatua oparitu diote. Eskertza hitz amaigabeak izan ditu beraientzat, bai Jaizkibel konpainiarentzat eta berdintasunaren aldeko borrokan ari direnentzat zein Hondarribiko udalarentzat ere, bide onean ari direlako.
Nahia Salaberria moda diseinatzailea da. Antzerkirako jantziak diseinatzen egin du lan eta Tabakaleran artisten egonaldian ari zen parte hartzen. Auto istripu batek etenarazi zion lan hori. Harrezkero, errehabilioa, ospitaleko egonaldi luzeak eta ebakuntzek markatu dute bere bizitza. Orain hiru urtetik gurpildun aulkia behar du mugitzeko. Egunerokoan, irisgarritasunagatik zailtasun itzelak topatzen dituela ere azaldu digu Faktorian.