Itxi

BABko GAZTEEN HIZKERA

Maddi Kintana, hizkuntzalaria: "Euskara bizirik dagoenaren seinale da aldaketa, ezin dugu garbizaleegi izan"

JON ARTANO IZETA | EITb Media

Itzultzailea da Kintana eta Euskal Ikasketak amaitu berri du Baionako Bordele-Montaigne Unibertsitatean. Master hori burutzeko egin duen lana: "Gazteen hizkera Baiona-Angelu-Miaritze eta inguruan". Gazteek elkarri bidalitako whatsapp audioak erabili ditu ikerketarako-lagin gisara.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Baionara ikastera joan eta baionartu egin da Maddi Kintana. Eta horrek berak akuilatu du ikerketara: "Hirietako euskerek desprestigioa jasaten dute, nire lagun gehienak Baionako gazteak dira eta beren euskara aitortu nahi nuen, nire belaunaldiaren euskara, gazte euskaldun urbanoen euskara". Alex Artzelus ikerlariaren tesiekin bat dator Kintana ere: "Lehen ez bezala, muga politikoa muga linguistikoa ari da bihurtzen gero eta gehiago".

Audioak (1)