Suizidioa
"Suizidioaz hitz egin behar da, egoki eta epaitu gabe. Gakoa prebentzioan dago, gizartea prestatu behar da"
Maitane Subijana | EiTb Media
Suizidioa da heriotza arrazoi ez naturalen artean heriotza eragilerik handiena Europan. Suizidioaren prebentzioa izan dugu hizpide Faktorian, suizidioa etxean izan duen Txema Ormazabal Bidegineko boluntarioarekin, eta Alexander Muela psikoterapeuta, Psikologian doktore eta EHUko irakaslearekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Luzaroan prebentzio modurik onen gaiari buruz ez hitz egitea uste bazen ere, denborak eta errealitateak erakutsi du hori ez dela horrela, biek ala biek uste dute prebentziorako ezinbestekoa dela hitz egitea, baina tentuz.
Txema Ormazabalek arreba eta anaia galdu zituen urtebeteko epean. Euren etxean ez da erraza izan gertaturikoa ahoz goran kontatzea. Bere hitzetan, gizarteak ez du ulertzen zergatik erabakitzen duen pertsona batek bere buruaz beste egitea, eta zentzu horretan mitoak deseraikitzearen beharra nabarmendu du.
Suizidioa arazo multifaktoriala da, atzean ez dago kausa bakarra, horregatik, Alexander Muelak uste du ekintza askorekin erantzun behar zaiola gaiari, tartean, komunitatak egin behar diola aurre: "Osasun arazo publikoa izanik, ekintza anitzak sustatu behar ditugu, tartean, osasun siteman, baina ez bakarrik hor, osasun sistemarekin soilik hanka motz geratuko gara. Komunitatea jarri behar da zentroan, eta hori da estereotipoak aldatzea, tabuak haustea, hori bai, horretarako jendea prestatu behar dugu"