Itxi

Zahartzaro aktiboa

Andrea Pozo: "Adinak ez liguke gizartean gure lekua zehaztu behar"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

65 urtetik gorako pertsonen ongizatea helburu hartuta zahartzaro aktiboaren gakoak eman dizkigu Andrea Pozok, egun, Matia Institutuko ikerlariak. Bide batez, hainbat herritan aurrera eramaten ari diren ekimenak ezagutu ditugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Populazioa zahartzen ari den honetan, gero eta gehiago dira zahartzaro aktiboaz iristen zaizkigun ekimen eta proposamenak, eta kasu honetan, Matia Institutuaren bitartez,  Eusko Jaurlaritzak laguntzen duen "Euskadi Lagunkoia" programa ezagutu dugu Andrea Pozoren eskutik. Erakunde publikoek bultzatu bai, baina herritarren esku hartze eta parte hartzearen garrantziaz hitz egin digu, eta orain arte, aurrera eraman diren zenbait ekimen ezagutu ditugu. Bestalde, eta bereziki, bakardadeaz eta honi aurre egiteko ekimenei buruz ere jardun da Pozo.

Audioak (1)