Itxi

Indarkeria matxista

Miren Elgarresta: "Gizartea sentsible dago indarkeria matxistarekin, baina oso errotuta dagoen arazoa da"

OIhane Yustos | EITb Media

Emakundeko zuzendariaren hitzetan, "indarkeria matxista ukatzen duten mezuek ez dute batere laguntzen gizartean dugun egiturazko arazo honi aurre egiteko".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Santutxun goizaldean hil duten 31 urteko emakumearen kasua genero indarkeria gisa ikertzen ari da Ertzaintza. Miren Elgarrestak, Emakundeko zuzendariak, "Faktoria" albistegian esan du ez zuela aurrez babes sistemetara jo, "ez zuen salaketarik aurkeztu" . Indarkeria matxistaren gaia gizartean presente dago, "sentsibilitatea" ikusten da, baina datuek erakusten dute "oso errotuta dagoen arazoa" dela, Elgarrestaren arabera.

Kezka eragiten diote gizartean entzun eta ikusten dituen hainbat mezu "negazionistek", emakumeen aurkako indarkeria ukatzen dutenek, ez baitute "batere laguntzen gizartean dugun egiturazko arazo honi aurre egiten" esan du.

Bideoak (1)

Audioak (1)