Itxi

Ikasturte hasiera

Eva Ferreria EHUko errektorea "ilusioz eta prest", hastear den ikasturte berriari begira

OIhane Yustos | EITb Media

Ikasturte hasierak Errektoretzarako hauteskunde prozesuarekin bat egingo du Euskal Herriko Unibertsitatean. Eva Ferreira errektorea "Faktoria" albistegian izan da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Irailaren 12arekin ikasturte hasiko du Euskal Herriko Unibertsitateak. Berezia izango da aurtengoa, Errektoretzarako hauteskundeak egingo baitira. "Ilusioz eta prest" dagoela esan du "Faktoria" albistegian Eva Ferreira egungo errektoreak eta errektoregai denak. "Urtea kudeatzearekin batera ideiak kudeatzen" ari dela onartu du, 2024. urtea amaitu aurretik egingo diren hauteskundeetarako.

Berrikuntzak ditu aurtengo ikasturteak, Gipuzkoan Logopedia gradua izango da, Ingeniaritzan master berri bat eta langileen lan baldintzak eta egonkortasuna bermatzeko proesuak amaitu ditu Ferreira errektoreak. Horiekin batera, atzerritik iritsitako ikasleak, "2.000 baino gehiago" direla esan du.

Audioak (1)