ALTXORTEGI BAT INDUSTRIGUNEAN
Mikel Ozkoidi: "Indiana Jones-en gisara ibili gara berriki, likore-fabrika bateko ondarea erreskatatzeko"
JON ARTANO IZETA
Lizarrako Merkatondoa industrigunean, beirategi, tailer, garaje eta mintegi artean ostenduta, altxortegi eder bat dago: Julio Caro Baroja, Nafarroako Etnologia Museoa. Korridore, pasagune, biltegi, tailer eta liburutegietan ibili gara zokomiran.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Pabilioi bat, hiru solairu, dozenaka gela, ehunka apalategi... eta 6000 metro koadrotan, nafar guztien ondare diren ia 17.000 pieza. Zalgurdi erraldoiak, eta azkonar atzaparrez egindako kuttun nimiñoak, gaseosa botilak, eta erlauntzak, panpinak eta karlisten boneta gorriak...
Nafarroako Ondare Etnologiko eta immaterialaren Bulego Burua da Mikel Ozkoidi Perez. Eta urtean bizpahiru aldiz baina irekitzen ez duten museoko gidari lanak egin ditu Euskadi Irratiarentzat