BASOGINTZA GERTUTIK
Murua: “Gizarteak ezingo luke mantendu bizi kalitatea basoko lehengairik gabe”.
Gabirian basoa ateratzeko prozesua gertutik ezagutu du Faktoriak, baso jabe eta BASOA elkarteko junta kide den Jon Mikel Muruarekin. Hala dio: “gure eguneroko beharretarako basotik ateratzen den lehengaia hau ezinbestekoa da”.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Basogintzak dituen ertz ugari hizpide hartu ditu Faktoriak gonbidatu ugarirekin hitzordua eginda.
Gabiriako basoan ezagutu dugu egurra ateratzeko prozesua, eraikuntzarako, altzariak egiteko eta papera sortzeko lehen gai gisa duen garrantzia.
Basoa ateratzean sortzen diren ezbeharren aurrean prebentzioan sakondu beharraz hitz egin du ELAko Oskar Abadek.
Aitziber Sarobe biologoak ekoizpenaren eta jasangarritasunaren arteko orekari eutsi beharra nabarmendu du.